San Nicolas de Bari-ko eliz abesbatza modura sortu zen 1923an Algortan. MANUEL GAINZA jauna izan zuen lehenengo zuzendaria eta ANGEL DE URIGUEN jauna ondoren.
 

1966 urtean JUAN JOSE GAINZA jaunaren zuzendaritzarekin, lehenengo zuzendariaren semea, aro berri bat hasi zen. Abesbatza kanpora begirako lanean hasi eta  Lehiaketa, Emanaldi, Alarde Koral, bira, disko grabaketa eta bestelakoetara aurkeztu zen.
 
Egindako lan eta sarien artean nabarmentzekoak:
 
-      Ahots Baxuen Lehen Saria. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan, 1969 urtean
-  Lehen Saria Torreviejako Habanera Lehiaketan, 1970 urtean
-  Lehen Saria Torreviejako Polifonia Lehiaketan 1972 urtean
-  Langolleneko ( Gales) Festibalean arrakasta handiz hartzen du parte 1972eta 1973an
-  EUSKADIKO AHOTSAK azken lehiaketako Lehen Saria, 1979 urtean egina, bertan ahots baxuen abesbatza guztiek hartu zuten parte.
-  Estatuko hiriburu guztietan emanaldiak, horien artean nabarmentzekoak, Bartzelonako Palau de la Musica (1978 eta 1981). Xixongo Katedral eta Unibertsitatea, Salamancako Unibertsitatea, Televisión Española, Tele France eta Euskal Telebista.
-  Alemania, Holanda, Belgika, Ingalaterra, Gales eta Frantzian birak.
-  1982tik 1985era bitartean, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, eta Sestaoko Orfeoia eta Deustoarrak-ekin batera hainbat kontzertu ematen ditu. Cherubiniren “Requiem re minorrean” interpretatuz.
-  Txekoslovakian bira, Praga, Lidice, Moravia eta Ostravan emanaldiak eskainiz

sc00007b5a

-  Gorizzia-ko (Italia)  Nazioarteko Lehiaketan parte hartzera gonbidatua 1984an

-  1985ean URREZKO DOMINA, NEUCHATEL-eko  (Suitza) NAZIOARTEKO LEHIAKETAn, mundu osoko
abesbatzek hartu zuten parte

sc00016b01_1

-  1987an Portugalen bira bat egiten du, Casçais eta Lisboako emanaldi arrakastatsuekin eta gonbidatu moduan parte hartzen du Coruñako (Galizia) Habanera Sariketan.

-  1989an Venezuelatik bira bat egiten du, hainbat hiritan emanaldiak izateaz gain, 30 lan grabatzen ditu Venezuelako telebista batentzat.
-  1990 eta 1991ean Kanaria eta Galiziatik bira, horien artean nabarmentzekoa Donejakueko Katedralean abestu zen Goikoetxearen Meza.
-  1993an Argentinatik bira, Buenos Aires eta Mar de Platako hainbat antzoki eta auditoriotan izaniko emanaldiez gain, Euskal Telebistarako grabazio bat egin zen
-  1996an arrakastaz hartzen du parte Pecs (Hungaria) I Conviival Song Festival-en emaniko hainbat kontzertutan

 
Bost disko grabatu ditu Bartzelonako Columbia etxearekin eta bi Pariseko Pathé Marconi-rekin.
 
1997an eta 75. Urteurreneko ospakizunetan, bere lau disko onenak Compact disc formatuan berrargitaratu zituen.
 
1998 urtean 75. urteurrena ospatu eta Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen omenaldia jaso zuen. Bilboko auditorietan gonbidatu berezi bezala aritu zen:, Arriaga Antzokian, Guggenheim Museoan, Euskalduna Jauregian  eta Athletic Clubeko egoitzan,  azken honen 100. urteurrenean Ainhoa Artetarekin batera aritu zen.
 
1999 eta 2000 urtean hainbat emanaldi eskaini zituen Euskalduna Jauregian eta Guggenheim museoan, bakarrik nahiz Bilboko Abesbatza eta Joaquin Atxukarro pianojolearekin.
 
2000 urtean Kanariar Irletan hainbat emanaldi eskaini zituen, besteak beste, Los Jameos del Agua auditorioan.
Abesbatsa gaur egun 65 ahots baxuk ostzen dute, eta 1989tik JAVIER OYARZABAL Jaunak zuzentzen du.