KONTZERTUA BILBOKO ELKARTE FILARMONIKOAN

Fisc, Fundación Innovación Social de la Cultura izeneko GKEak azaroaren 6an Elkarte Sozietate Filarmonikoaren entzun-aretoan kontzertua antolatu du, aurten Perun egiten ari den proiektu humanitarioen mesedetan. Biotz Alai abesbatza parte hartzera gonbidatu zuten eta atsegin handiz onartu zuen eskaintza. Bere errepertorioko lagin zabal bat eskainiko digu kontzertu honetan. Iruarrizaga, Ortelli, Aramburu, Montsalvatge, eta abarren kantuak abestuko dituzte. Emanaldia 20:00etan hasiko da.
Sarrerak Elkarte Filarmonikoan bertan, GKEan edo Biotz Alairen lokaletan eskura daitezke, 10 euroko prezioan.
Uste dugu behartsuei laguntzeko eta Biotz Alairen kontzertu bikain bat entzuteko modu ederra dela.