Kontzertu sakroa Areetako Mesedeetako Ama Birjinean
2007/03/30 20:00
Biotz Alai
abesbatzak, Aste Santuko ospakizunak direla-eta, eliz
musikako bi kontzertu emango ditu laster, Areetan eta
Algortan.
Martxoaren 30ean, Ondarreta Abesbatzarekin batera, Areetako Mesedeetako Ama Birjinaren elizan arituko da. Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, eta organoan Victor Jimenezek lagunduta, Palestrina , Goicoechea , Arriaga , Quafield eta beste batzuen obrak kantatuko dituzte. Bi Ave Maria, Javier Busto eta Aita Madinarenak, estreinatuko dituzte.
Apirilaren 3an, Algortako San Nikolas Bari elizan, Biotz Alai abesbatzak, bakarrik, eliz musikako bigarren kontzertua eskainiko du, aurreko programari Cherubinni-ren Réquiema eta Vicente Goicoechearen Ama Birjina Sortzez Garbiaren Ohorezko meza kantatuko ditu.
Areetako kontzertua 20:00etan hasiko da baita Algortakoa ere, 20.00etan. Sartzea libre izango da bietan.
KONTZERTUAREN PROGRAMA