Bazkideen XXXVIII. kontzertua

2007ko bazkideentzakoa
Urtarrilaren 13an, Biotz Alai Abesbatzak bazkideen urteroko kontzertua egingo du. Aurtengoa XXXVIII. edizioa izango da.
Kontzertu hau 1970eko urtarrilaren 5ean egin zen lehen aldiz, orduan abesbatzari laguntzen zieten bazkideak omentzeko, Concierto de Reyes izenarekin. 1973. urtean Concierto de Los Socios hasi zen deitzen, eta izen hori gorde du harrezkero.
Kontzertu hau bazkideak omentzeko egiten dugu, euren jarraipen eta kuotekin abesbatzaren lana laguntzen dutelako, eta Biotz Alairi izateko arrazoia eta laguntza ematen dizkiotelako.
Kontzertua arratsaldeko zortzietan egingo da Getxo Antzokian, eta oraingo honetan, Biotz Alairekin batera Bermeoko Abesbatzak jardungo du, urte luzeetan gure laguna izan dena, eta hasierako kontzertuetan Biotz Alairen laguntza jaso zuena. Iaz berrogeita hamargarren urteurrena bete zuten, eta horregatik Biotz Alairen Ohorezko Bazkide izendatuko dugu aurten eta diploma bat emango diegu.
Biotz Alaik, kontzertu honetan, arreta berezia eskainiko dio Aita Madinaren lanari. Aurten ehun urte beteko lituzke.
Kontzertuaren ostean afaria egingo dugu. 300 abeslari eta jarraitzaile batuko dira Igeretxe Hotelean, urte guztietan bezala, kontzertuari bukaera emateko.
Kontzertuko sarrera librea izango da. Bazkideek bi gonbidapen eskura ditzakete abesbatzaren lokaletan, urtarrilaren 8tik aurrera.

KONTZERTUAREN PROGRAMA