BAZKIDEEN KONTZERTUA
2009/12/19 20:00
Aurten, Biotz
Alai abesbatzak ez du Bazkideen Kontzertua ohiko
egunean emango, hau da, Errege egunaren osteko
larunbatean, urte askotako tradizioa etenez; izan
ere, aurten abenduaren 19an emango du kontzertu hori,
Gabonak ospatzeko egun egokiagoa delakoan. Egun
horretan bertan egingo dute Bazkideen Ohiko Afaria
ere. Horri guztiari buruzko argibide zehatzagoak
emango dizkizuegu datorren hilean, baina aurrerapen
gisa, Laudioko Santa Luzia abesbatza ere bertan
izango dela jakinarazten dizuegu. Abesbatza hori
ahots baxuek osatzen dute, eta baten baino gehiagotan
elkartrukatu dituzte kontzertuak Biotz Alai
abesbatzarekin.
Bazkideen Kontzertua da urtero ematen ditugun kontzertuetatik kuttunena. Gure jendeari eskaintzen diogu, Algortako herriari, eta Biotz Alai barruan daramaten guztiei. Aurten, nola ez, Patxi Garciari eskaini nahi diogu, abesbatzaren lagun leialari. Musikaren arloko eta, bereziki, musika koralaren arloko ezagutza handiak zituen, euskal abesbatzen ehunka kontzertu aurkeztu zituen mundu osoan zehar eta bere lana ezin hobea izan zen prentsan, irratian, telebistan, politikan eta bere bizitzan garatutako hainbat jardueratan.
Patxi Garcia izan zen Bazkideen Kontzertu honen aurkezle 30 urtez, Jose Estankonarekin bikote ahaztezina osatuz hasieran eta bakarka ondoren. Prestakuntza eta kultura oso zabalak zituen, batez ere musikaren arloan, eta hori dela-eta, aholkulari pribilegiatua zen aholkuak jaso nahi zituen ororentzat, edozein beharri erantzuteko prest zegoen iturri paregabea. Izan ere, beti zegoen lagunei laguntzeko prest. Beti zuen esaldi atseginen bat, goraipamenen bat edo aholkuren bat Biotz Alai abesbatzarentzat, Biotz Alai baitzen, ziurrenik, Sestaoko Orfeoiarekin eta Jatorki Abesbatzarekin batera, Patxik gehien maite zuen abesbatzetako bat. Bizirik zegoela eskainitako laguntza eta babesa behar bezala eskertu ez diogulakoan, gaur, bere oroimenez, kontzertu hau berari eskaintzen diogu, PATXI GARCIAri.
LAUDIOKO SANTA LUCIA ABESBATZA
Laudioko Santa Lucia abesbatza 1972. urtean sortu zuten Laudioko Aceros enpresako langileek. Ondoren, beste enpresetako jendea ere elkartu zitzaien eta, azkenik, bertan parte hartu nahi zuen orori zabaldu zitzaion.
Hasiera batean Juan Jose Apariciok zuzendu zuen, eta ondoren beste hainbat zuzendari ere egon dira: Julen Ezkurra, Emilio Ipinza eta, gaur egun, Beatriz Zurimendi. Abesbatza ahots baxuko 40 kidez osatuta dago.
Bere errepertorioan musika estilo desberdinak aurki daitezke: eliz musikatik hasi (gregorianoa eta polifonia) eta polifonia profanora, klasikora eta modernora arte, euskal folkloreko eta beste herrialdeetako folkloreko kantuez nahiz musika garaikideaz gain.
Bere historian bi urtez irabazi du lehenengo saria Ahots Baxuen Txapelketa Nazionalean, Bartzelonan eta Toledon, eta Espainia osoan eman ditu emanaldiak: Errenteriako Musikasten, Madrilgo Teatro Real antzokian, Bartzelonako Palau de la Musica antzokian... Gainera, Italian, Alemanian, Suitzan, Argentinan, Errusian eta abarretan ere aritu da.
Gaur egun Beatriz Zurimendi Vadillo da abesbatzaren zuzendaria
PROGRAMA
I. ZATIA BIOTZ ALAI ABESBATZA
Zuzendaria: José Soldevilla
- DEEP RIVER Burleigh
- ROCK A MY SOUL Christiansen
- DE BATTLE OB JERICO Roberton
- Ku ku Madina
- ARRANTZALIA Azkue
- ATOR,ATOR Guridi
- OLENTZARO Mokoroa
II. ZATIA SANTA LUCIA ABESBATZA
Zuzendaria: Beatriz Zurimendi
- RUINAS DEL MONASTERIO Stheele
- MENDIRIK MENDI Salaberri
- BARATZE BAT Bertzaiz
- LA ESCLAVA Masvernat
- URZO LUMA Sorozabal
- KANTA BERRI Sorozabal
- CAMPANITAS Jaroff
- EUSKAL HERRI POLITA GORA Egaña