GETXOKO ABESBATZA EGUNA
2008/06/18 18:21
Ekainaren
15ean (igandea) Erromoko Santa Eugenia karpan Getxoko
Udalaren Abesbatza eguna egin da. Udalerrian dauden
bederatzi abesbatzek emanaldia eskaini zuten, eta
bakoitzak bere errepertorioko bi kantu abestu zituen.
Biotz Alai abesbatzak, abesbatza zaharrena denez,
kontzertua amaitu zuen Goizeko Izarra eta Boga-boga
kantak interpretatuta, ikus-entzuleek txaloka hartu
zituztenak. Bukatzeko eta Imanol Landa alkateak
abesbatzei oroigarri bana eman ondoren, eta gure
zuzendaria den Javier Oyarzabal jaunaren
zuzendaritzapean, abesbatza guztiek Agur Jaunak kanta
interpretatu zuten.