San Lorenzo egunaren kontzertua

Datorren abuztuaren 10ean, Biotz Alai abesbatzak San Lorentzoko bere kontzertu tradizionala egingo du. Kontzertua gaueko hamarretan hasiko da, Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan eta sarrera dohainik izango da.
30 urte baino gehiago dira abesbatzak kontzertu hau algortarrei eskaintzen diela, jaiegun klasiko batean. Goizean nekazaritza-azoka ospatzen da eta gauean abesbatzaren kontzertua. Antzina, San Nikolas plazan egiten zen, musika-kiosko tradizionaletik eta oraindik nekazaritza-erakusketako postuak kendu gabe. Udalak Biotz Alai abesbatzari bere izena daraman plaza bat eskaini zionetik, plaza horretan egiten da. Plaza berean, halaber, musikarekin zerikusia daukaten ekitaldi asko ospatzen dira.
Kontzertuaren errepertorioa herrikoia izaten da beti, aire zabalean abesten delako eta Algortako eta inguruetako jendearen artean arrakasta handia izaten du.
Zure zain egongo gara abuztuaren 10ean, 22:00etan, Biotz Alai abesbatza plazan