Biotz Alai abesbatzaren kontzertu sakroa Bilbon

Concierto Sacro 2006
Aste Santuko ospakizunak direla-eta, ohikoa den bezala, Biotz Alai abesbatzak kontzertu sakroa eskainiko du Bilbon apirilaren 6an, San Vicente Elizan, 19:30etan.
Algortako kontzertuan bezalaxe, abesbatzak, Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, lehen zatian zenbait polifonia erlijioso interpretatuko ditu, a capella, Vitoria, Rabanillo, Madina, Beethoven, eta beste musikari batzuenak. Bigarren zatian, berriz, organoan José Ramón Rodríguez lagun dutela, Cherubiniren Requiemaren zenbait zati abestuko dituzte.

Sarrera doakoa izango da.