KONTZERTUA TOURS-EKO SAN MARTINEN, ALGORTAN

Azaroaren 7an, Biotz Alai abesbatzak eta Aiegiko (Nafarroa) abesbatzak kontzertua eskainiko dute Tours-eko San Martin elizan, auzo horretako jaiak direla eta; iaz Iratxeko Monasterioko Abesbatza-Kontzertuen zikloan eskainitako kontzertu bera izango da aurtengo hau. Biotz Alai abesbatzak atseginez gogoratzen du kontzertu hura, eta oraingoan, Nafarroako abesbatzaren aitzin-solas gisa, lau kanta abestuko ditu; Nafarroako taldeak, berriz, musika sakroa eskainiko du lehen zatian (Rossini, Rachmaninov, Madina, Miskinis eta abarren obrak), eta bigarren zatian musika profanoari ekingo dio (euskal kantuak, Irlandakoak, espiritual beltzak eta abar). Sarrera doakoa izango da eta kontzertua arratsaldeko zortzietan hasiko da.