Haitiren aldeko kontzertuak (San Nikolas eliza, Algorta)
2010/02/13 20:00
Biotz Alai
eta Ondarreta abesbatzek bi kontzertu emango dituzte
Haitiri laguntzeko dirua biltzeko asmoz. Getxoko
Udala da kontzertu hauen babeslea. Lehenengo
kontzertua otsailaren 12an izango da, 20:15ean,
Romoko San Jose elizan; eta bigarrena hilaren 13an,
larunbatean, egingo da Algortako Bariko San Nikolas
elizan, 20:00etan. Bi kontzertuak doan izango dira,
baina Haitiri laguntzeko dohainak bilduko dira.
Dohainak Nazioarteko Caritas erakundeak kudeatuko
ditu.
