GETXOKO XXVI. ABESBATZA ASTEA

Biotz Alai abesbatzak Getxoko Abesbatza Astean parte hartu du, honek tradizionala denez, urtero udalerriko abesbatza bat hartzen du, bere anfitrioitzat. Aurten, Biotz Alairekin batera, honek, astea ireki zuela abesbatza anfitrioitzat, urriaren 26an, Alemaniako boskote bokal batek, Calmus Ensemblek, Poloniako Warszaweko Unibertsitateko Abesbatzak eta Norvegiako Schola Cantorumek ere parte hartu zuten.
Biotz Alai, Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, bere errepertorioan zehar ibilbide handiari ekin zion eta laster kaleratuko duen bere hurrengo CDan jasoko dituzten abesti batzuk aurkeztu zituen, eta hauekin batera, baita dagoeneko klasikoak diren Nortxu,Canción del Viejo Poeta, beti txalo ugari jasotzen dituena, Alma llanera, Adiós, jendearen gogokoenetako bat ere bilakatu dena, etab. ere kantatu zituen.
Kontzertuan esku hartu zuten bakarlarien desfilea ere nabarmendu behar dugu, hala sol klabean, José Luis Erkoreka, Juanma Saez, Xabier Aguirre, Jon Telletxea kasu eta Koldo Baez baritonoen artean eta Gorka Garcia Erauskin baxuen artean.
Abesbatza Aste osoan zehar, oso jende ugari bertaratu zen.