Haitiren aldeko kontzertuak (San Jose elizan, Romo)
2010/02/12 20:15
Biotz Alai eta Ondarreta
abesbatzek bi kontzertu emango dituzte Haitiri
laguntzeko dirua biltzeko asmoz. Getxoko Udala da
kontzertu hauen babeslea. Lehenengo kontzertua
otsailaren 12an izango da, 20:15ean, Romoko San Jose
elizan; eta bigarrena hilaren 13an, larunbatean, egingo
da Algortako Bariko San Nikolas elizan, 20:00etan. Bi
kontzertuak doan izango dira, baina Haitiri laguntzeko
dohainak bilduko dira. Dohainak Nazioarteko Caritas
erakundeak kudeatuko ditu.


