BIOTZ ALAI ABESBATZAREN KONTZERTUA BERREROSLEAREN ELIZAN

Algortako Biotz Alai abesbatzak, datorren apirilaren 11n, 20:30etan, urtero Aste Santuan egin ohi dituen kontzertu
cartel el redentor
sakratuetako bigarrena egingo du. Oraingo honetan, kontzertuan Vicente Goicoechearen “Misa a la Inmaculada Concepción” interpretatuko dute ahots baxuen abesbatza eta organorako.
Vicente Goicoechea, Aramaion jaioa (Araba) 1854. urtean, ezagutzen diren polifonia erlijiosoko euskal konpositore osoenetako bat da. Arlo honetan lan handia egin zuen Valladolideko Katedral Metropolitarreko Kaperako Maisuaren postutik. Postu honetan egon zen 1890. urtetik 1907. urtera bitartean, eta urte hauetan bere lanik onenak konposatu zituen eta hauen artean “Misa a la Inmaculada” izenekoa. Obra hau gutxitan interpretatu dute, ahots baxu eta organorako konposatuta egoteak dakarren zailtasuna dela kausa. Biotz Alai abesbatzak obra hau CD batean grabatuta du Josu Soldevillak zuzendutako Euskal Kamerata Orkestrarekin batera.
Oraingo honetan organoan Daniel Oyarzabalek lagunduta egongo da. Hau Espainia eta Europan prestigio handia duen organo-jolea da. Bertan kontzertu ugari egin ditu. Guztia Biotz Alai abesbatzaren zuzendari titularra den Javier Oyarzabal jaunaren batutapean egongo da.
Kontzertuaren lehendabiziko zatian Biotz Alai abesbatzak garai guztietako konpositoreen hainbat obra sakratu eskainiko ditu, hala nola Palestrina, Tomas Luis de Victoria, Jaunsarás, Cherubini, Javier Busto, eta abarren obrak.
Aurten eta Biotz Alai abesbatzak dituen konpromisoen artean, ahots baxuen beste abesbatza batzuekin batera (adibidez Easo, Araba eta Voces de Navarra) kontzertu handia eskaintzea dago BOSarekin batera Cherubiniren Requiem interpretatzeko. Kontzertu hau datorren urrian izango da.
Apirilaren 11ko kontzerturako sarrera doakoa izango da.