Daniel Oyarzabal organo-jolearen eta Biotz Alai abesbatzaren kontzertua, Algortako San Nikolas Elizako organoaren mendeurrena ospatzeko
2008/03/18 20:00
Martxoaren
18an, 20:00etan, Algortako Bariko San Nikolas
parrokian kontzertu bat eskainiko da, elizako
organoaren mendeurrena ospatzeko.
Organo hau 1908ko maiatzean jarri zuten elizan. “Manufacture de Grandes Orgues J.Merklin & Cie.” marka ospetsuak, Europako organo-egilerik famatuenetako batek, egin zuen. Organo txundigarri hau parrokiari oparitu zion ongile batek. 28.500 pezeta kostatu zuen. (Informazio gehiago...)
Daniel Oyarzabal organo jole ospetsua Gasteizen jaio zen 1972an. Organo, klabe eta musika-tresna zaharretako ikasketak egin zituen Europako kontserbatoriorik itzaltsuenetan. 1990ean Interprete Gazteen Erakusketa Nazionalean, Ibizan, Prentsaren Sari Berezia irabazi zuen. 1998an inprobisazioko lehen saria irabazi zuen Romako Concorso Internationale de Música delakoan. 2002an hirugarren saria jaso zuen Nijmegen-go (Holanda) Nazioarteko Organo Lehiaketa garrantzitsuan.
Jaialdi askotan parte hartu du, hala nola, Cuencako Musika Erlijiosoko Jaialdian, Bach Jaialdian, Donostiako Musika Hamabostaldian, Vienako Jaialdian, Amsterdameko Organo Jaialdian. Orkestra askorekin batera jardun du, esate baterako, Bilboko eta Euskadiko Sinfonikoak, Capilla Peñaflorida eta Europe Chamber Orquesta. Kontzertuak eskaintzen aritu da Frantzian, Alemanian, Suitzan, Holandan, Austrian, Finlandian, Norvegian, Suedian, Italian eta Japonen.
Arabako interprete gazteentzako organo jaialdiko arte-zuzendaria da.
Kontzertuaren lehen zatian Daniel Oyarzabalek organoa joko du. Bigarren zatian, Biotz Alaik kantatuko du, Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, polifonia erlijiosoko lanekin (Palestrina, Madina, Javier Busto, Rabanello, etab), eta horietakoren batean Daniel Oyarzabal izango dute lagun organoan.
Horrela, Biotz Alai abesbatzak Algortako Bariko San Nikolas parrokiari zor dion atxikimendua erakutsi gura du, bertan jaio baitzen 1923. urtean; gaur egun parrokiarekin lotura izaten jarraitzen du, eta jarduera liturgikoetan laguntzen dio.
Kontzertuaren programa