Kontzertua Sestaon
2006/02/24 17:50
Sestaoko
orfeoia bere sorreraren lehen mendeurrena ospatzen
ari da 2006. urtean, eta antolatu dituen
oroitzapenezko ekitaldien barruan, gure abesbatzari
gonbidapena egin dio. Kontzertu hori otsailaren
hogeita lauko 20:00etan Fraideak elizan egingo da.
Biotz Alai abesbatzak saio horretan bere diskoetatik
zeharreko ibilbide egin, eta grabatutako sei cd-en
zenbait kanta joko ditu. Horrela, bere obraren
azkeneko hamar urteotako erakusketa izango dugu.
Biotz Alai abesbatzaren kanta-sortaren klasikoenekin batera, adibidez, Goizeko Izarra, Boga-boga edota Katalin, Ach Fraulein zart, Sind Surmani edota Beethovenen Adagioa bezalako obrak entzun ahal izango ditugu. Halaber, urtarrilaren zazpian bazkide-kontzertuan arrakasta handiaz estreinatu zituen obra biak abestuko ditu, hau da, Gonzalez Bastidaren Maite Miña eta Tomas Garbizuren Agur Jaunak-en harmonizazio bat, pianoa eta txistularien banda lagunduta.
Gure abesbatzak kontzertu horretan jarduteko gogo eta atsegin handia du. Izan ere, Sestaoko orfeoiak eta Biotz Alaik urteetan zimeltzen ez den adiskidetasun sakona izan dute, koro biak osatu duten bestelako partaideek mantentzen dutena.