Kontzertu sakroa

Datorren apirilaren 7an Biotz Alai koruak urtero Aste Santuan eskaini ohi duen kontzertu sakroa emango du. Bariko San Nikolas elizan izango da 20.00etan eta sarrera doan.
Kontzertu hori baliatuko da koruaren zuzendari berria, José Soldevilla, aurkezteko, urtarrilean hartu baitzuen koru algortarraren zuzendaritza.
Lehenengo zatian, Lamindao Taldea osatzen duten Adrián García de los Ojos-ek, txistua, eta José Soldevilla-k, organoa, joko dute, Handel-en Sonatak (1 zka. eta 2 zka.) eta Haydn-en kontzertua Do-n hain zuzen.
Biotz Alai koruak, bigarren zatian, polifonia erlijiosoko hainbat obra emango ditu; horien artean aipagarrienak Sthele-ren Ad hoc templum eta J. Guridi-ren Christus Vincit.
Biotz Alai korua datorren uztailean Kroaziara egingo duen bidaia prestatzen ari da, Dubrovnik eta Zagreb hirietan emango baititu kontzertuak. Guztira koruko 50 abeslari eta 70 laguntzaileko taldea joango dira.


sacro 2009