Kontzertua Amurrion
2010/02/03 20:00
Otsailaren
3an, Radio Nervión-ek antolatu duen “Locos por
la música” izeneko zikloaren barruan, gure
abesbatzak Amurrio Antzokian abestuko du Gasteizko
Araba abesbatzarekin eta Laudioko Santa Luzia
abesbatzarekin batera. Kontzertuaren lehenengo
abestia Araba abesbatzak abestuko du, 20:00etan, eta
ondoren laudiotarrek abestuko dute; azkenean, Biotz
Alai abesbatzak abestuko du. Hiru abesbatzek batera
ere abestuko dute.
