Biotz Alai abesbatzaren kontzertua Bermeon

Uztailaren 8an, arratsaldeko 8etan, Bermeoko abesbatza bere 50. urteurrena ospatzeko egiten ari den ekimenen artean, Biotz Alai abesbatzak kontzertua eskainiko du Bermeoko Santa Maria elizan. Kontzertu horretan, Biotz Alai abesbatzak bere euskal folkloreko errepertorio klasikoeneko hainbat abesti eskainiko dizkie han bildutakoei, besteak beste, Kitolis, Illun abarra eta Goizeko izarra.
Biotz Alai abesbatzak betidanik izan du adiskidantza Bermeoko abesbatzarekin. Baina, batez ere, Biotz Alai abesbatza Gaizka San Pedroren zuzendaritzapean egon zenean. Garai hartan, bi abesbatzek batera hainbat kontzertu eskaini zituzten eta Biotz Alai abesbatza Bermeora gonbidatzen zuten, Arrantzale eguna ospatzera. Uztailaren 8an eskainiko den kontzertua Gorka Garcia Erauskinek zuzenduko du, abesbatzaren zuzendaria ez baitago. Gorka Garcia Erauskin Biotz Alai abesbatzako zuzendariordea da
Honako
programa hau interpretatuko dugu:
- I zatia:
Christus factus est, Palestrina
O salutaris, Jausarás
Aita Gurea, Madina
Blancas como palomas, Aranburu
Por el mar, Popular
Canción del viejo poeta, L Iruarrizaga
Adios, Aranburu

- II zatia:
Festara, Sarriegi
Itxasoko errege, popular finlandesa
Goizeko izarra, Santesteban
Illun abarra, Mokoroa
Kanta berri, Solozabal
Kitolis, Aranburu

Zuzendaria: Gorka García Erauskin