Biotz Alai abesbatzaren kontzertu sakroa Algortan

Concierto Sacro 2006
Aste Santuko ospakizunak direla-eta, ohikoa den bezala, Biotz Alai abesbatzak kontzertu sakroa eskainiko du Algortan apirilaren 4an, Bariko San Nikolas parrokian, arratsaldeko 8:30etan.
Abesbatzak, Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, lehen zatian zenbait polifonia erlijioso interpretatuko ditu, a capella, Vitoria, Rabanillo, Madina, Beethoven, eta beste musikari batzuenak. Bigarren zatian, berriz, organoan José Ramón Rodríguez lagun dutela, Cherubiniren Requiemaren zenbait zati abestuko dituzte.
Sarrera doakoa izango da.