Bazkideen aldeko kontzertua
2006/01/07 15:57
Urtarrilaren
7an, Biotz Alai abesbatzak ohiko Kideen Kontzertua
egingo du arratsaldeko 8etan Getxo Antzokian.
Aurten abesbatzak beteko du egitarau osoa; kontzertuan abesbatzaren diskografiari emango zaio protagonismo osoa, bere diskoetako abesti ugari entzun ahal izango da eta.
Aurten, gainera, Zubizarreta anaiei omenaldia egingo zaie: Angel,
Txomin, Agustín eta Josani. Lau anaia hauek batera ibili ziren abesbatzan abesten urteetan zehar, eta lehenengo tenorren mailan oroitzapen ahaztezina utzi dute Biotz Alai abesbatzari ardura eta lan handia eskainiz. Josan oraindik abesbatzan dabil, eta dagoeneko hil diren bere anaien senideekin batera Biotz Alai abesbatzaren omenaldia jaso ahal izango du.
Ondoren, senidetasun afaria egingo da Algortako Igeretxe jatetxean. Etorri zaitezte guztiok.
Kontzerturako sarrera doan da eta afarira joateko gonbidapenak abesbatzaren lokaletan eskura daitezke abenduaren 20tik aurrera