Bazkideen XL kontzertua
2009/01/10 20:00
Aurtengo
Bazkideen kontzertua San Nikolas elizan egingo da,
datorren urtarrilaren 10ean, arratsaldeko 8etan
|
Bilboko Euskalduna Jauregian kontzertua (II)
2008/10/03 20:00
Bilboko Euskalduna Jauregian kontzertua (I)
2008/10/02 20:00
GETXOKO ABESBATZA EGUNA
2008/06/18 18:21
Ekainaren 15ean
(igandea) Erromoko Santa Eugenia karpan Getxoko
Udalaren Abesbatza eguna egin da. Udalerrian dauden
bederatzi abesbatzek emanaldia eskaini zuten, eta
bakoitzak bere errepertorioko bi kantu abestu zituen.
Biotz Alai abesbatzak, abesbatza zaharrena denez,
kontzertua amaitu zuen Goizeko Izarra eta Boga-boga
kantak interpretatuta, ikus-entzuleek txaloka hartu
zituztenak. Bukatzeko eta Imanol Landa alkateak
abesbatzei oroigarri bana eman ondoren, eta gure
zuzendaria den Javier Oyarzabal jaunaren
zuzendaritzapean, abesbatza guztiek Agur Jaunak kanta
interpretatu zuten.
BIOTZ ALAI ABESBATZAREN KONTZERTUA IRALABARRIN
2008/06/18 18:21
Irabalarriko
San Antonio abesbatza sortu zutenetik hamar urte bete
direla ospatzeko, hauek abesbatza-astea antolatu dute,
eta berau abesbatza eta ikus-entzuleei dagokionez oso
arrakastatsua izan da.
Ekainaren 11n hasi zen Unibertsitateko Abesbatzaren emanaldiarekin, 12an Biotz Alai abesbatzarena eta 14an, berriz, Bilboko abesbatzarena egon ziren. Amaitzeko, 15ean bertako abesbatzak emanaldia eskaini zuen.
Gure abesbatzaren kontzertua arrakastatsua izan zen oso, eliza ikus-entzule sutsuez beterik egon zen eta hauek abesbatzak interpretatutako abestu guztiak txaloka hartu zituzten. Kontzertua hasi zuten polifonia erlijiosoko obren bidez (Christus factus est, Palestrinarena eta Madinaren Aita Gurea, Victoriaren Ave Maria, etab.). Ondoren, jarraitu zuten euskal abesti, beltz espiritual, abesti italiar,... eta abarrak joz. Iralabarriko San Antonio Abesbatzako zuzendariek eta kideek Biotz Alai abesbatza biziki zoriondu zuten.

BIOTZ ALAI ABESBATZAREN KONTZERTUA BERREROSLEAREN ELIZAN
2008/04/11 20:30
Algortako Biotz
Alai abesbatzak, datorren apirilaren 11n, 20:30etan,
urtero Aste Santuan egin ohi dituen kontzertu
sakratuetako bigarrena
egingo du. Oraingo honetan, kontzertuan Vicente
Goicoechearen “Misa a la Inmaculada
Concepción” interpretatuko dute ahots baxuen
abesbatza eta organorako.
Vicente Goicoechea, Aramaion jaioa (Araba) 1854. urtean, ezagutzen diren polifonia erlijiosoko euskal konpositore osoenetako bat da. Arlo honetan lan handia egin zuen Valladolideko Katedral Metropolitarreko Kaperako Maisuaren postutik. Postu honetan egon zen 1890. urtetik 1907. urtera bitartean, eta urte hauetan bere lanik onenak konposatu zituen eta hauen artean “Misa a la Inmaculada” izenekoa. Obra hau gutxitan interpretatu dute, ahots baxu eta organorako konposatuta egoteak dakarren zailtasuna dela kausa. Biotz Alai abesbatzak obra hau CD batean grabatuta du Josu Soldevillak zuzendutako Euskal Kamerata Orkestrarekin batera.
Oraingo honetan organoan Daniel Oyarzabalek lagunduta egongo da. Hau Espainia eta Europan prestigio handia duen organo-jolea da. Bertan kontzertu ugari egin ditu. Guztia Biotz Alai abesbatzaren zuzendari titularra den Javier Oyarzabal jaunaren batutapean egongo da.
Kontzertuaren lehendabiziko zatian Biotz Alai abesbatzak garai guztietako konpositoreen hainbat obra sakratu eskainiko ditu, hala nola Palestrina, Tomas Luis de Victoria, Jaunsarás, Cherubini, Javier Busto, eta abarren obrak.
Aurten eta Biotz Alai abesbatzak dituen konpromisoen artean, ahots baxuen beste abesbatza batzuekin batera (adibidez Easo, Araba eta Voces de Navarra) kontzertu handia eskaintzea dago BOSarekin batera Cherubiniren Requiem interpretatzeko. Kontzertu hau datorren urrian izango da.
Apirilaren 11ko kontzerturako sarrera doakoa izango da.

Daniel Oyarzabal organo-jolearen eta Biotz Alai abesbatzaren kontzertua, Algortako San Nikolas Elizako organoaren mendeurrena ospatzeko
2008/03/18 20:00
Martxoaren
18an, 20:00etan, Algortako Bariko San Nikolas parrokian
kontzertu bat eskainiko da, elizako organoaren
mendeurrena ospatzeko.
Organo hau 1908ko maiatzean jarri zuten elizan. “Manufacture de Grandes Orgues J.Merklin & Cie.” marka ospetsuak, Europako organo-egilerik famatuenetako batek, egin zuen. Organo txundigarri hau parrokiari oparitu zion ongile batek. 28.500 pezeta kostatu zuen. (Informazio gehiago...)
Daniel Oyarzabal organo jole ospetsua Gasteizen jaio zen 1972an. Organo, klabe eta musika-tresna zaharretako ikasketak egin zituen Europako kontserbatoriorik itzaltsuenetan. 1990ean Interprete Gazteen Erakusketa Nazionalean, Ibizan, Prentsaren Sari Berezia irabazi zuen. 1998an inprobisazioko lehen saria irabazi zuen Romako Concorso Internationale de Música delakoan. 2002an hirugarren saria jaso zuen Nijmegen-go (Holanda) Nazioarteko Organo Lehiaketa garrantzitsuan.
Jaialdi askotan parte hartu du, hala nola, Cuencako Musika Erlijiosoko Jaialdian, Bach Jaialdian, Donostiako Musika Hamabostaldian, Vienako Jaialdian, Amsterdameko Organo Jaialdian. Orkestra askorekin batera jardun du, esate baterako, Bilboko eta Euskadiko Sinfonikoak, Capilla Peñaflorida eta Europe Chamber Orquesta. Kontzertuak eskaintzen aritu da Frantzian, Alemanian, Suitzan, Holandan, Austrian, Finlandian, Norvegian, Suedian, Italian eta Japonen.
Arabako interprete gazteentzako organo jaialdiko arte-zuzendaria da.
Kontzertuaren lehen zatian Daniel Oyarzabalek organoa joko du. Bigarren zatian, Biotz Alaik kantatuko du, Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, polifonia erlijiosoko lanekin (Palestrina, Madina, Javier Busto, Rabanello, etab), eta horietakoren batean Daniel Oyarzabal izango dute lagun organoan.
Horrela, Biotz Alai abesbatzak Algortako Bariko San Nikolas parrokiari zor dion atxikimendua erakutsi gura du, bertan jaio baitzen 1923. urtean; gaur egun parrokiarekin lotura izaten jarraitzen du, eta jarduera liturgikoetan laguntzen dio.
Kontzertuaren programa

Bazkideen XXXIX. kontzertua
2008/01/12 20:00
Biotz
Alai abesbatzak urtarrilaren 12an Bazkideen Kontzertu
tradizionala ospatuko du. Aurtengoa XXXIX. edizioa
izango da.
Kontzertu hau 1970eko urtarrilaren 5ean hasi zen ospatzen, Erregeen Kontzertua izenarekin. Halere, abesbatzako bazkideen ohoretan hasi zen egiten laster, eta 1972tik aurrera Bazkideen Kontzertua izena hartu zuen.
Biotz Alai Abesbatzak bere jai-kontzertua ospatzeko gonbidatutako abesbatza izan ohi du ondoan. Aurtengoan Gasteizko Araba abesbatza izango da, ahots grabeen abesbatza. Abesbatza horrekin batera, hain zuzen ere, datorren urtean Biotz Alaik, Easo abesbatzarekin eta Nafarroako Ahotsen abesbatzarekin batera, Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzapean eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Cherubiniren re txikiko requiema, ahots grabeetarako, abestuko du, guztira 150 abeslarirekin.
Oraingo honetan, eta kontzertu handi honen aurretik, abesbatza biek euren errepertorioko zenbait pieza abestuko dituzte, eta baterako 5 lanekin bukatuko dute, 80 abeslari baino gehiagok kantatuak. Amaieran Uribe Kostako Txistulari Bandarekin jardungo dute.
Kontzertuaren ostean Igeretxe Hotelean Bazkideen Afaria egingo da. 250 lagun inguru etortzea espero dugu.

KONTZERTUA BILBOKO ELKARTE FILARMONIKOAN
2007/11/06 20:00
Fisc, Fundación
Innovación Social de la Cultura izeneko GKEak azaroaren
6an Elkarte Sozietate Filarmonikoaren entzun-aretoan
kontzertua antolatu du, aurten Perun egiten ari den
proiektu humanitarioen mesedetan. Biotz Alai abesbatza
parte hartzera gonbidatu zuten eta atsegin handiz
onartu zuen eskaintza. Bere errepertorioko lagin zabal
bat eskainiko digu kontzertu honetan. Iruarrizaga,
Ortelli, Aramburu, Montsalvatge, eta abarren kantuak
abestuko dituzte. Emanaldia 20:00etan hasiko da.
Sarrerak Elkarte Filarmonikoan bertan, GKEan edo Biotz Alairen lokaletan eskura daitezke, 10 euroko prezioan.
Uste dugu behartsuei laguntzeko eta Biotz Alairen kontzertu bikain bat entzuteko modu ederra dela.

San Lorenzo egunaren kontzertua
2007/08/10 22:00
Datorren
abuztuaren 10ean, Biotz Alai abesbatzak San Lorentzoko
bere kontzertu tradizionala egingo du. Kontzertua
gaueko hamarretan hasiko da, Algortako Biotz Alai
Abesbatza plazan eta sarrera dohainik izango da.
Jaiegun klasiko honetan, goizean nekazaritza-azoka ospatzen da eta gauean abesbatzaren kontzertua. Antzina, San Nikolas plazan egiten zen, musika-kiosko tradizionaletik eta oraindik nekazaritza-erakusketako postuak kendu gabe. Udalak Biotz Alai abesbatzari bere izena daraman plaza bat eskaini zionetik, plaza horretan egiten da.
Zure zain egongo gara abuztuaren 10ean, 22:00etan, Biotz Alai abesbatza plazan

San Carles de la Rapitan kontzertua
2007/07/19 20:00
Datorren
uztailaren 19an, 20:00etan San Carles de la Rapitako
eleiza berrian izango da, Katalunian barrenean
eskainitako kontzertuetako bat. Sarrera dohanik izango
da
Kontzertu hau San Carles de la Rapitako udalak babestuta eta antolatuta izango da eta Palestrina, Madina, Iruarrizaga, Morera, Sorozabal eta abar luze autore baten obrak interpretatuko dira, L'Amporda obra ospetsuarekin bukatuz

Montserraten kontzertua
2007/07/16 12:30
Salouko Teatre Auditorin kontzertua
2007/07/14 22:00
Datorren
uztailaren 14an, Biotz Alai abesbatzak Salouko
"Auditori Municipal" antzerkian kontzertu bat eskainiko
du, Salouko Ama Lur abesbatzak antolatuta eta Salouko
udalaren babesaz
Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, Biotz Alai abesbatzak euskal eta nazioarteko folkloreren zenbait kanta eskainiko du, gaueko 10etan. Sarrerak 6 €ko prezioarekin salgai jarriko dira Auditoriko txarteldegietan

Kontzertu sakroa Areetako Mesedeetako Ama Birjinean
2007/03/30 20:00
Biotz Alai
abesbatzak, Aste Santuko ospakizunak direla-eta, eliz
musikako bi kontzertu emango ditu laster, Areetan eta
Algortan.
Martxoaren 30ean, Ondarreta Abesbatzarekin batera, Areetako Mesedeetako Ama Birjinaren elizan arituko da. Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, eta organoan Victor Jimenezek lagunduta, Palestrina , Goicoechea , Arriaga , Quafield eta beste batzuen obrak kantatuko dituzte. Bi Ave Maria, Javier Busto eta Aita Madinarenak, estreinatuko dituzte.
Apirilaren 3an, Algortako San Nikolas Bari elizan, Biotz Alai abesbatzak, bakarrik, eliz musikako bigarren kontzertua eskainiko du, aurreko programari Cherubinni-ren Réquiema eta Vicente Goicoechearen Ama Birjina Sortzez Garbiaren Ohorezko meza kantatuko ditu.
Areetako kontzertua 20:00etan hasiko da baita Algortakoa ere, 20.00etan. Sartzea libre izango da bietan.
KONTZERTUAREN PROGRAMA

Kontzertua Erandion, Ondarreta abesbatzarekin
2007/02/24 20:00
Otsailaren
24an, 20:00etan, Biotz Alai Abesbatzak Erandioko
Kiroldegian abestuko du, Ondarreta Abesbatzarekin
batera, Erandioko Habaneren eta Itsas Abestien IV.
Jaialdian.
KONTZERTUAREN PROGRAMA
Gure abesbatzak, bestalde, eliz musikako kontzertu batean parte hartuko du, Ondarreta Abesbatzarekin batera, Areetako Abesbatzak bere XL. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldien barruan. Kontzertua Mesedeetako Elizan izango da, martxoaren 30ean.
Kontzertu hauen eta euren egitarauen berri zehatzago emango dugu.

Bazkideen XXXVIII. kontzertua
2007/01/13 20:00
Kontzertu hau 1970eko urtarrilaren 5ean egin zen lehen aldiz, orduan abesbatzari laguntzen zieten bazkideak omentzeko, Concierto de Reyes izenarekin. 1973. urtean Concierto de Los Socios hasi zen deitzen, eta izen hori gorde du harrezkero.
Kontzertu hau bazkideak omentzeko egiten dugu, euren jarraipen eta kuotekin abesbatzaren lana laguntzen dutelako, eta Biotz Alairi izateko arrazoia eta laguntza ematen dizkiotelako.
Kontzertua arratsaldeko zortzietan egingo da Getxo Antzokian, eta oraingo honetan, Biotz Alairekin batera Bermeoko Abesbatzak jardungo du, urte luzeetan gure laguna izan dena, eta hasierako kontzertuetan Biotz Alairen laguntza jaso zuena. Iaz berrogeita hamargarren urteurrena bete zuten, eta horregatik Biotz Alairen Ohorezko Bazkide izendatuko dugu aurten eta diploma bat emango diegu.
Biotz Alaik, kontzertu honetan, arreta berezia eskainiko dio Aita Madinaren lanari. Aurten ehun urte beteko lituzke.
Kontzertuaren ostean afaria egingo dugu. 300 abeslari eta jarraitzaile batuko dira Igeretxe Hotelean, urte guztietan bezala, kontzertuari bukaera emateko.
Kontzertuko sarrera librea izango da. Bazkideek bi gonbidapen eskura ditzakete abesbatzaren lokaletan, urtarrilaren 8tik aurrera.
KONTZERTUAREN PROGRAMA
Kontzertua Plentzian
2006/09/08 20:00
Plentziako
Udalak, San Antolin jaiak direla-eta, Plentziako musika
astea antolatzen du. Aurten, besteak beste, gure
abesbatza gonbidatu du.
Biotz Alai abesbatzaren emanaldia irailaren 8an izango da, 20:00etan, Andre Maria Madalenako elizan.
Biotz Alai abesbatzak lehenengo zatian erlijio-polifonia batzuk interpretatuko ditu, Iruarrizagaren “Poeta zaharren abestia” bezalako obrak eta zenbait habanera.
Bigarren zatian, abesbatzako bere euskal errepertorioko obrak eskainiko ditu, Santesteban, Sorozabal, Gainza, eta abarren obrak, hain zuzen ere. Obra hauetakoren batean, Uribe-Kostako txistulari-bandaren laguntza izango du.
Kontzertua Javier Oyarzabalek zuzenduko du eta honako programa hau aurkeztuko du:
Programa:
- I zatia:
Christus factus est, Palestrina
O salutaris, Jausarás
Canción del viejo poeta, L Iruarrizaga
Nortxu
La Montanara, T Ortelli
Adios, Luis de Aranburu
Por el mar, Moreno Buendía
- II zatia:
Goizeko izarra, Santesteban
Kanta berri, Solozabal
Lau lagun, Tomás de Garbizu
Kitolis, Aranburu
Anaiak gara, JJ Gainza
Katalin, Tomás de Garbizu

2006/08/10 22:00
Datorren
abuztuaren 10ean, Biotz Alai abesbatzak San Lorentzoko
bere kontzertu tradizionala egingo du. Kontzertua
gaueko hamarretan hasiko da, Algortako Biotz Alai
Abesbatza plazan eta sarrera dohainik izango da.
30 urte baino gehiago dira abesbatzak kontzertu hau algortarrei eskaintzen diela, jaiegun klasiko batean. Goizean nekazaritza-azoka ospatzen da eta gauean abesbatzaren kontzertua. Antzina, San Nikolas plazan egiten zen, musika-kiosko tradizionaletik eta oraindik nekazaritza-erakusketako postuak kendu gabe. Udalak Biotz Alai abesbatzari bere izena daraman plaza bat eskaini zionetik, plaza horretan egiten da. Plaza berean, halaber, musikarekin zerikusia daukaten ekitaldi asko ospatzen dira.
Kontzertuaren errepertorioa herrikoia izaten da beti, aire zabalean abesten delako eta Algortako eta inguruetako jendearen artean arrakasta handia izaten du.

Biotz Alai abesbatzaren kontzertua Bermeon
2006/07/08 00:00
Uztailaren 8an,
arratsaldeko 8etan, Bermeoko abesbatza bere 50.
urteurrena ospatzeko egiten ari den ekimenen artean,
Biotz Alai abesbatzak kontzertua eskainiko du Bermeoko
Santa Maria elizan. Kontzertu horretan, Biotz Alai
abesbatzak bere euskal folkloreko errepertorio
klasikoeneko hainbat abesti eskainiko dizkie han
bildutakoei, besteak beste, Kitolis, Illun abarra eta
Goizeko izarra.
Biotz Alai abesbatzak betidanik izan du adiskidantza Bermeoko abesbatzarekin. Baina, batez ere, Biotz Alai abesbatza Gaizka San Pedroren zuzendaritzapean egon zenean. Garai hartan, bi abesbatzek batera hainbat kontzertu eskaini zituzten eta Biotz Alai abesbatza Bermeora gonbidatzen zuten, Arrantzale eguna ospatzera. Uztailaren 8an eskainiko den kontzertua Gorka Garcia Erauskinek zuzenduko du, abesbatzaren zuzendaria ez baitago. Gorka Garcia Erauskin Biotz Alai abesbatzako zuzendariordea da
Honako programa hau interpretatuko dugu:
- I zatia:
Christus factus est, Palestrina
O salutaris, Jausarás
Aita Gurea, Madina
Blancas como palomas, Aranburu
Por el mar, Popular
Canción del viejo poeta, L Iruarrizaga
Adios, Aranburu
- II zatia:
Festara, Sarriegi
Itxasoko errege, popular finlandesa
Goizeko izarra, Santesteban
Illun abarra, Mokoroa
Kanta berri, Solozabal
Kitolis, Aranburu
Zuzendaria: Gorka García Erauskin

Biotz Alai abesbatzaren kontzertu sakroa Bilbon
2006/04/06 22:15
Aste
Santuko ospakizunak direla-eta, ohikoa den bezala,
Biotz Alai abesbatzak kontzertu sakroa eskainiko du
Bilbon apirilaren
6an, San Vicente Elizan, 19:30etan.
Algortako kontzertuan bezalaxe, abesbatzak, Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, lehen zatian zenbait polifonia erlijioso interpretatuko ditu, a capella, Vitoria, Rabanillo, Madina, Beethoven, eta beste musikari batzuenak. Bigarren zatian, berriz, organoan José Ramón Rodríguez lagun dutela, Cherubiniren Requiemaren zenbait zati abestuko dituzte.
Sarrera doakoa izango da.

Biotz Alai abesbatzaren kontzertu sakroa Algortan
2006/04/04 22:04
Aste
Santuko ospakizunak direla-eta, ohikoa den bezala,
Biotz Alai abesbatzak kontzertu sakroa eskainiko du
Algortan apirilaren
4an, Bariko San Nikolas parrokian, arratsaldeko
8:30etan.
Abesbatzak, Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, lehen zatian zenbait polifonia erlijioso interpretatuko ditu, a capella, Vitoria, Rabanillo, Madina, Beethoven, eta beste musikari batzuenak. Bigarren zatian, berriz, organoan José Ramón Rodríguez lagun dutela, Cherubiniren Requiemaren zenbait zati abestuko dituzte.

Kontzertua Sestaon
2006/02/24 17:50
Sestaoko
orfeoia bere sorreraren lehen mendeurrena ospatzen ari
da 2006. urtean, eta antolatu dituen oroitzapenezko
ekitaldien barruan, gure abesbatzari gonbidapena egin
dio. Kontzertu hori otsailaren hogeita lauko 20:00etan
Fraideak elizan egingo da. Biotz Alai abesbatzak saio
horretan bere diskoetatik zeharreko ibilbide egin, eta
grabatutako sei cd-en zenbait kanta joko ditu. Horrela,
bere obraren azkeneko hamar urteotako erakusketa izango
dugu.
Biotz Alai abesbatzaren kanta-sortaren klasikoenekin batera, adibidez, Goizeko Izarra, Boga-boga edota Katalin, Ach Fraulein zart, Sind Surmani edota Beethovenen Adagioa bezalako obrak entzun ahal izango ditugu. Halaber, urtarrilaren zazpian bazkide-kontzertuan arrakasta handiaz estreinatu zituen obra biak abestuko ditu, hau da, Gonzalez Bastidaren Maite Miña eta Tomas Garbizuren Agur Jaunak-en harmonizazio bat, pianoa eta txistularien banda lagunduta.
Gure abesbatzak kontzertu horretan jarduteko gogo eta atsegin handia du. Izan ere, Sestaoko orfeoiak eta Biotz Alaik urteetan zimeltzen ez den adiskidetasun sakona izan dute, koro biak osatu duten bestelako partaideek mantentzen dutena.

Bazkideen aldeko kontzertua
2006/01/07 15:57
Urtarrilaren
7an, Biotz Alai abesbatzak ohiko Kideen Kontzertua
egingo du arratsaldeko 8etan Getxo Antzokian.
Aurten abesbatzak beteko du egitarau osoa; kontzertuan abesbatzaren diskografiari emango zaio protagonismo osoa, bere diskoetako abesti ugari entzun ahal izango da eta.
Aurten, gainera, Zubizarreta anaiei omenaldia egingo zaie: Angel,
Txomin, Agustín eta Josani. Lau anaia hauek batera ibili ziren abesbatzan abesten urteetan zehar, eta lehenengo tenorren mailan oroitzapen ahaztezina utzi dute Biotz Alai abesbatzari ardura eta lan handia eskainiz. Josan oraindik abesbatzan dabil, eta dagoeneko hil diren bere anaien senideekin batera Biotz Alai abesbatzaren omenaldia jaso ahal izango du.
Ondoren, senidetasun afaria egingo da Algortako Igeretxe jatetxean. Etorri zaitezte guztiok.
Kontzerturako sarrera doan da eta afarira joateko gonbidapenak abesbatzaren lokaletan eskura daitezke abenduaren 20tik aurrera

GETXOKO XXVI. ABESBATZA ASTEA
2005/10/26 19:01
Biotz Alai
abesbatzak Getxoko Abesbatza Astean parte hartu du,
honek tradizionala denez, urtero udalerriko abesbatza
bat hartzen du, bere anfitrioitzat. Aurten, Biotz
Alairekin batera, honek, astea ireki zuela abesbatza
anfitrioitzat, urriaren 26an, Alemaniako boskote bokal
batek, Calmus Ensemblek, Poloniako Warszaweko
Unibertsitateko Abesbatzak eta Norvegiako Schola
Cantorumek ere parte hartu zuten.
Biotz Alai, Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, bere errepertorioan zehar ibilbide handiari ekin zion eta laster kaleratuko duen bere hurrengo CDan jasoko dituzten abesti batzuk aurkeztu zituen, eta hauekin batera, baita dagoeneko klasikoak diren Nortxu,Canción del Viejo Poeta, beti txalo ugari jasotzen dituena, Alma llanera, Adiós, jendearen gogokoenetako bat ere bilakatu dena, etab. ere kantatu zituen.
Kontzertuan esku hartu zuten bakarlarien desfilea ere nabarmendu behar dugu, hala sol klabean, José Luis Erkoreka, Juanma Saez, Xabier Aguirre, Jon Telletxea kasu eta Koldo Baez baritonoen artean eta Gorka Garcia Erauskin baxuen artean.
Abesbatza Aste osoan zehar, oso jende ugari bertaratu zen.

Mallorca Palmako kontzertua
2005/06/13 20:12
Andratxeko kontzertua
2005/06/12 20:13
Korpus Kristi
2005/05/29 20:14
Kontzertua Barakaldon
2005/05/07 20:14
Kontzertua Ria nervión IV - Santurtzin
2005/04/22 20:15
Kontzertua Algortan
2005/03/18 20:15
Kontzertua Bilbon
2005/03/11 20:16