Corpus Christi eguna Algortako Portu Zaharrean
2006/06/08
Tradizioari
eutsiz, datorren ekainaren 18an ere, Algortako Portu
Zaharrean, eliza katolikoaren festa
tradizionalenetariko bat ospatuko da, Corpus Christi
eguna. Algortan, aspaldidanik dago ospakizun hori
Portu Zaharrean egiteko ohitura. Eta han bertan, San
Nikolas parrokian ematen da hamabietako meza nagusia.
Bestalde, meza nagusian Biotz Alai abesbatzaren
doinuak entzutea ere ohitura da eta
herri-errepertorioko hainbat obra abesten dituzte.
Meza amaitu ondoren, portuko plazan mahai luze bat jartzen da Biotz Alai abesbatzako partaideentzat. Eta Javier Oyarzabalen zuzendaritzapean, beren errepertorioko hainbat obra abesten dituzte. Soinu ezti horiekin batera, sardinak erretzen dira abesbatzako partaideentzat eta bertan bildutako ikusleentzat. Arrantzale tabernako Begoņa Bretos eta Joserra Mendez, abesbatzako partaideei, beren abestiengatik sardina erreak eskaintzen hasi ziren, eta, gerora, ohitura hori zabaldu egin zen, gaur arte, eta orain, abesbatza ikustera joaten diren ikusleei ere sardina erreak ematen zaizkie. Gaur egun, egun horretako jai guztia Getxoko Kultura Gelak babesten du

|