Zorionak eta urte berri on!

Lagun maiteak:
Aurten ere, Biotz Alai abesbatza zuen etxeetako ateetan geratzen diren zirrikituetatik sartu nahi da Gabonak datozela aditzera emateko. Sasoi honetan familia hurbilago izaten da, lagunak lagunago dira eta gure artean ez daudenak ere ondoan ditugula sentitzen du. Bada, Biotz Alai abesbatza zuen etxeetako ospakizunean egon nahi du.
Usoa
Ohikoa denez, urtarrilaren 13an 20:00etan Getxo Antzokian, bazkideentzako kontzertua emango dugu. Aurtengo jaia berezia izango da, gainera, Bermeoko Abesbatzarekin batera abestuko dugulako eta horrela abesbatza hau Biotz Alai abesbatzaren Ohorezko Abesbatza Bazkide izendatuko dugulako. Izan ere, bi abesbatzok aspaldi gara lagunak; hainbat kontzertutan abestu dugu batera eta Bermeon ere askotan izan gara. Nahi duten guztiak etor daitezke kontzertura.
Kontzertua amaitzen denean Igeretxe Hotelean egingo da bazkideentzako afaria eta zuek bertan izatea gustatuko litzaiguke.
Gabonak ahalik eta ondoen igaro ditzazuen, zuen familia alaitasunez betea egon dadin eta hainbeste irrikatzen eta bilatzen dugun bakea izan dezagun opa dizuegu. Gure zorion-txartelean uso batek irudikatzen du bake hori, hain zuzen.
Gabon Zoriontsuak eta Urte Berrio On!

ZUZENDARITZA BATZA



Oharra: bazkideek abesbatzaren bulegoetan jaso ditzakete kontzerturako sarrerak, urtarrilaren 8tik aurrera.
Bazkideen Afarirako gonbidapenak, aldiz, abesbatzaren lokaletan eskuratu ahal izango dira, 36 euroren truke, urtarrilaren 2tik aurrera.

|