ABESBATZAREN BATUTAN TXANDAKETA, BAZKIDEEN KONTZERTUAN
2009/01/01
Urtarrilaren
10ean, Biotz Alai Abesbatzak urteroko Bazkideen
Kontzertua egingo du. XXXIX. edizioa izango da.
Oraingo honetan, kontzertua Bariko San Nikolas Elizan
izango da, Algortan, Getxo Antzokia eraitsita
baitago. Kontzertua Javier Oyarzabalen despedida
izango da. Abesbatzako zuzendaria izan da azken 20
urteetan, eta lan arazoengatik kargua utzi behar du.
1989ko urtarrilean, bazkideen beste kontzertu batean
berak hartu zuen zuzendaritza, Juan José Gainzak utzi
zuenean. Erabakia behin-behinekoa izan zen, baina
azkenean 20 urte eman zituen abesbatzarentzat lanean
eta arrakastak, lana eta bizipen mordoa konpartitzen.
Abesbatzaren oroimenean geratuko dira betirako. Biotz
Alairen bihotzean, beti egongo da txoko bat gure
zuzendariarentzat.
Aurrerantzean, Josu Soldevilla izango da abesbatzako zuzendaria, ospe handiko musikaria. Bere oraingo abesbatza lanak baztertuko ditu eta Biotz Alairen zuzendaritzan sartuko da buru-belarri. Abesbatzarekin arrakasta handia izatea opa diogu, baita bere “batutaren” iraupena aurrekoena bezain luzea eta emankorra izan dadila.
Bazkideen kontzertua arratsaldeko zortzietan hasiko da. Amaitzen denean, Bazkideen Afaria egingo dugu, Igeretxe Hotelean.

|