"Getxoko Abesbatzen Eguna"k arrakasta handia izan du

Joan den larunbatean, ekainak 21, Romoko Santa Eugenia plazako karpan getxoko II.
dantzaris
Abesbatza Eguna ospatu zen. Jende asko etorri zen, eta udalerriko abesbatza guztiek parte hartu zuten. 9 abesbatza izan ziren guztira: bata ahots zurietakoa, Eskuz esku, zenbait ahots mistoetakoak (Ondarreta, Xoxoak, Irutasun, Gorrondatxe, Itxartu eta Tangora Soiñutarrak) eta beste bi ahots grabeetakoak (Erromo´ko kantariak eta Biotz Alai). Abesbatza guztiek txalo zaparradak jaso zituzten.
dantzaris2
Biotz Alairen Kitolisen interpretazioak arrakasta handia izan zuten: Gorlizko Aratz Taldeko 4 dantzarik parte hartu zuten, ezpata-dantza dantzatuz.
Azkenean, Koldo Iturbe kultura zinegotziak figuratxo bat eman zien, kontzertuaren oroigarri, eta Agur Jaunak abestu zuten, Ondarretako zuzendaria den Manuel Torre Lledók zuzenduta.
|