Biotz-Alai abesbatzak bere CD berria aurkeztu zuen

Iragan abenduaren 15ean (osteguna), Igeretxe Hotelaren aretoetan, Biotz Alai abesbatzaren cd berria aurkeztu zuten. Berau oso ekitaldi hunkigarria eta bertan agintariak, abesbatzako kide ohiak, abesbatzarekin lotutako pertsonak eta ia oraingo abesbatzako kide guztiak bildu ziren.
IMG_5479

Ekitaldiaren burutzat Bizkaiko Diputatu Nagusia den José Luis Bilbao jauna eta Getxoko alkatea den Iñaki Zarraoa jauna izan ziren. Hauek Agur Jaunak abestiarekin hartu zituzten, eta jarraian, Nekane Ardanzak, ekitaldia aurkeztu zuenak, abesbatzaren presidenteari, Txema Batarrita jaunari alegia, hitza eman zion. Honek Parisen 1976. urtean egin zuten grabazio honen hainbat anekdota adierazi zituen, horretan parte hartu zuten eta egun horiek gogoratzen zituzten batzuk hunkitu zituztenak. Jarraian, single zaharraren abesti bat entzun zuten, biniloan eta gero baita cd berriaren abesti bat ere.
Diputatu Nagusiak Biotz Alai abesbatzaren lana, disko honen bidez egin duen ekarpena eta urte haietako kultura eta politika normalizatzeko bere historiala goretsi zituen.
Bukatzeko, Biotz Alai abesbatzak, Javier Oyarzabalek zuzenduta, cd honen barrua jasota dauden abesti berrietako bi interpretatu zituen.
IMG_5498

Ekitaldi honetara, Getxoko hainbat zinegotzi, Anton Aurre, Bizkaiko Batzar Nagusien ohorezko presidentea, Pablo Díaz Guardamino, Ondarreta Abesbatzaren presidentea, Pablo Velez, Sestaoko Orfeoiaren ohorezko presidentea, Patxi Garcia, Ricardo Ansotegui, abesbatzaren hainbat kide ohi, Pablo eta Iñaki Laka anaiak, Julio Solaun, Santos Ariño, Unai Bilabo, Javi Herranz adibidez, Jesus Mari Mayor eta Ander Madariaga txistulariak, Txaro Ruiz,Belén Gerricabeitia eta abesbatzaren lagunen abar luzea, besteak beste, bertaratu ziren.
Diskoa musikaren merkatuan salgai dago 12 eurotan eta Disconor enpresak banatuko du.
|