Haitiren aldeko kontzertu arrakastatsuak
2010/03/01
Biotz Alai
eta Ondarreta abesbatzek otsailaren 12an eta 13an
Romon eta Algortan emandako kontzertuek arrakasta
handia izan zuten; bi elizak bete ziren eta dirutza
polita bildu zen Haitira bidaltzeko, horixe baitzen
emanaldien xedea, urtarrilean jasandako lurrikara
zorigaiztoaren ostean.
Bi kontzertuetan kartazalak banatu ziren jendeak, amaieran, dirua emateko, eta guztira 11.200 euro bildu ziren. Caritaseko Bilboko zuzendari Mikel Ruizi eman zitzaizkion kartazalak Getxoko udaletxeko batzar aretoan, Imanol Landa alkatearen aurrean.
Eskerrik asko Biotz Alai eta Ondarreta abesbatzen izenean, abeslari, bazkide eta jarraitzaileei, xede horretarako emandakoarengatik, eta Udalari, kontzertuetarako azpiegitura, besteak beste, kartelak, eskuko egitarauak, megafonia, jartzeagatik

|