Julen Billelabeitiari omenaldia

Urriaren 27an Euskal Herriko Txistularien Elkarteak Julen Billabeitia txistulari ospetsuari omenaldia egingo dio, elkartearen Zilarrezko Domina emanez. Biotz Alai abesbatza bertan izango da.
Urte askoan, Julen Billabeitia Uribe Kosta merindadeko txistulari taldeko zuzendaria izan da, Itxas Argia taldeko txistularia, Santa Agedako abesbatzako zuzendaria, eta urte askoan Biotz Alai abesbatzako kidea. Horregatik, gure abesbatzak omenaldi honekin bat egin gura izan du, bertan kantatuz, eguerdiko hamabietan, Getxoko Andra Mari elizako zelaian. Gure abesbatzarekin batera, omenaldi honetan Itxas Argiako dantza taldeak eta Uribe Kostako txistulari taldeak jardungo dute. Gero bazkaria egingo dugu Igeretxe hotelean.
|