Getxoko udaletxearen prentsa-oharra (II)

Algortako Biotz Alai eta Areetako Ondarreta abesbatzek Nazioarteko Caritasi 11.111 euroko txekea eman diote Haitin elkarte horrek egiten duen lan solidarioa sustatzeko helburuarekin. Urtarrilaren 12an gertatutako lurrikararen ostean hondatuta geratu da herrialde hori. Ia diru guztia otsailaren 12an eta 13an Romoko San Jose eta Algortako San Nikolas parrokietan egin ziren elkartasun kontzertuetan batu zen.

Txema Batarritak zein Pablo Diaz-Guardaminok, hurrenez hurren, Biotz Alai eta Ondarretako presidenteek beren poztasuna adierazi dute egindako ekimenak lortutako arrakastaren aurrean eta dohaintza eman zuen pertsona orori eskerrak eman dizkiote.

Getxoko Udalak kontzertuetarako azpiegitura eta informazioa zabaltzeko bitartekariak eman zituen. Imanol Landak, Getxoko alkateak, esan du “beste behin ere, getxoztarrek beren alde solidarioena agertu dute. Herritik sortutako ekimen batek hain emaitza ona lortu izateagatik harro nago”. Aldez aurretik, Udalak larrialdi egoera horretarako 6.000 euroko diru-laguntza eman zuen, Euskadiko Udalen Elkarteak-EUDELek kudeatuko duela.


(*) Argazkiak eskuratzeko http://www.getxo.net/prensa.
Pasa-hitza: fotosycortes


Ohar honen hedapena eskatzen dizuegu.Aldez aurretik,beti eskaintzen diguzuen arreta eskertzen dizuegu. Begirunez

ARGAZKIAK
|