Gure abesbatzak bazkideen XLI kontzertua eskainiko du, Patxi Garciaren omenez
2009/12/17
Datorren
abenduaren 19an, arratsaldeko 20.00etan, Biotz Alai
abesbatzak, aurten ere, jadanik ohikoa den BAZKIDEEN
KONTZERTUA emango du Algortako San Nikolas elizan.
Kontzertu horrekin, abesbatzak eskerrak ematen
dizkiete jarraitzaileei urtero, abesbatzari emandako
babesagatik eta laguntzagatik.
Aurtengoan, kontzertua Patxi Garciari eskainiko zaio. Izan ere, bera izan zen kontzertu honen aurkezle 30 urtez: Jose Estankonarekin bikote eginez hasieran eta, ondoren, hau zendu ondoren, bakarka.Kultura musikal eta koral oso zabaleko gizona, hitz jario handikoa; bere aurkezpen guztiak musika bilakatzen zituen.
Gizon zintzoa, bere ideiekiko fideltasunagatik une latzak bizi izan zituena. Hala ere, bere printzipioekiko eta lagunekiko fideltasuna amaierara arte gorde zuen. Biotz Alai abesbatzaren benetako laguna, Ohorezko Bazkide
eta Urrezko Ikur; beti izan zuen Biotz Alai abesbatzarentzat beharrezkoa zen denbora eta unea uneko aholku egokia. Horregatik, abesbatzak, orain, kontzertu hau eskaini nahi dio, bere oroimenez, bere ohorez eta esker onez.
Ohikoa den bezala, aurtengo gonbidatua Laudioko Santa Lucia abesbatza izango da. Beatriz Zurimendiren zuzendaritzapean, Stheele, Salaberri, Masvernat, Sorozabal eta abarren lanak interpretatuko ditu.Biotz Alai abesbatzak, berriz, Jose Soldevillaren zuzendaritzapean emango duen bere lehenengo Bazkideen Kontzertuan, emanaldi berritzailea eskainiko du. Bost obra estreinatuko ditu, eta Ator, ator edo Olentzero bezalako gabon kanta zaharrak nahiz Azkueren Arrantzalia ahaztezina bezalakoak gogoratuko ditu.
Omenaldi-kontzertu horren ondoren, Bazkideen Afaria egingo da Igeretxe Hotelean. Afari horretan 200 pertsona baino gehiago bilduko direla aurreikusten da, eta bertan izango da Imanol Landa, Getxoko alkatea.

|