Lehendakaritzan Algortako Biotz Alai abesbatzari egindako harrera
2006/02/17
Juan José
Ibarretxe lehendakariak, iragan otsailaren 16an,
Biotz-Alai abesbatzako kideak hartu zituen
Lehendakaritzaren egoitzan, Gasteizen. Lehendakariak
ekitaldira joan ziren abesbatzaren kide guztiak (47
guztira) zuzenean agurtu zituen eta, jarraian,
ekitaldiaren kontura hitzaldi laburra eman.
“Gaur gauza asko eskertu nahi dizkizuet, baina lehenik eta behin, eskertu nahi dizuet abesbatzaren sorreratik, eta zuen estatutuetan ageri den bezala, euskara eta euskal kultura munduan zabaldu izana.
Zuen abestien bidez joan zareten toki guztietan herri txiki hau, Euskadi, ezagutzera eman duzuen elkartea zarete”.
“Halaber, eskertu egin nahi dizuet 76. urtean Eusko Jaurlaritzak eginiko enkargu zaila bete zenutela: ereserkia eta euskal kulturako abesti abertzaleak grabatu zenituzten, eta Bizkaiko Diputatu Nagusiak diskoaren aurkezpenean esan bezala, nik ere horietako asko disko horrekin ikasi nituela ziurtatzen dizuet. Nire ustez, bidezkoa da orain, denbora igaro denean, grabaketa haren autoretza aldarrika dezazuela eta nik, nire izenean eta euskal gizarterenean, eskertzen dizuet”. “Ez ziren garai errazak orain bezala enkargu hori egiteko eta, batez ere, egin zenuten modu desinteresatuan egiteko”.
Abesbatzaren presidentea den Txema Batarrita jaunak erantzun zion, eta bere hitzak eskertu zizkion eta, besteak beste, honakoa adierazi zuen: “Uste dut orain dela 30 urte, disko hau Parisen grabatu zenean, ez zuela inork espero gaur bere berrargitalpena lehendakariari ematen egongo ginenik, Lehendakaritzan eta hegoaldean, Gasteizen.
Euskal abesbatza gara, herrikoa, Algortakoa, Euskadi maite dugunok eta joan garen leku guztietan beti oso argi utzi dugu nor ginen eta nondik gentozen. Eskerrik asko, Lehendakari.”
Ondoren, Lehendakariak luncha egin zuen Biotz Alaiko kideekin, horiekin hainbat taldetan berba egin zuen eta Lehendakaritzaren atean agurtu zituen.
LEHENDAKARI ETA GURE BURUKIDEAREN DISKURTSOA

|