2007ko gabonak
2008/01/07

Beste behin ere Gabonetako jaiak heldu dira eta Biotz Alai abesbatzan tartetxoa eskaini nahi dizuegu, eta zuek ere guri, abesbatzaren gauzez berba egiteko, gure hurrengo lanak iragartzeko eta gure nahi onenak helarazteko.
2007ko urte honetan, abesbatzak jarduera ugari garatu ditu, ia dozena bat kontzertu, beste emanaldi asko gehiago biltzarretan, inaugurazioetan,…eta abarretan, baina datorren urterako Biotz Alai abesbatzarekin harro sentiaraziko gaituen eta zaituzten zerbait prestatzen ari gara.
Urri aldean, Biotz Alai abesbatzak, Easo, Araba eta Voces de Navarra abesbatzekin batera, hauek denak ahots baxuen abesbatzak dira, Cherubiniren re minorreko Requiema interpretatuko du Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Juanjo Mena maisuak zuzenduta. Obra hau gure abesbatzak interpretatu zuen Sestaoko Orfeoiarekin eta Deustoarrak abesbatzarekin batera, Urbano Ruiz Laorden maisu maitagarriak zuzendutako Bilboko Sinfonikoarekin.
Aipatu ere ez dugu egin behar egitarau honetan jarritako interesa, eta aurrerapen gisa nahi izan dugu aurtengo Bazkideen Kontzertuan (urtarrilaren 12an Getxo Antzokian arratsaldeko zortzietan), gurekin batera Araba abesbatza ere egon dadin. Horrekin batera hainbat obra interpretatuko ditugu, 80 ahots baino gehiagoko abesbatza osatuta. Zuentzat dedikazio osoz prestatzen ari garen kontzertu honetan zure zain gaude.
Kontzertuaren ostean, Bazkideen Oparo tradizionala egingo dugu, Igeretxe Hotelean.
Datorren urtean eta beti, denok espero ditugun alaitasun eta bakeaz gozatzea nahi dugu. Besarkada BIOTZ ALAI osoaren maitasunarekin.
Batza Artezkaria
Bazkide guztiek kontzerturako bi gonbidapen eskuratu ahal dituzte urtarrilaren 7tik aurrera abesbatzaren lokaletan.
Bazkideen afarirako gonbidapenak eskuragarri izango dituzue abesbatzaren lokaletan urtarrilaren 2tik aurrera; salneurria 36 eurokoa da.
|
