Kontzertu sakroak - 2010

Biotz Alai abesbatzak ohiko kontzertu sakroak emango ditu aurki, Aste Santuan.
Hamar urte baino gehiago daramate kontzertu horiek ematen. Oraingoan Algortan izango dira, San Nikolas elizan, martxoaren 26an 20:00etan eta martxoaren 29an Bilbon, Jesuiten Egoitzan. Euskal Kamerata Orkestrak lagunduta arituko dira, Josu Soldevilla abesbatzaren zuzendariak berak gidatzen duenez gero. Egitarau osoa Vicente Goikoetxeari eskainiko zaio. Aramaioko euskal konpositorea dugu Goikoetxea, estatuko polifonista ospetsuenetakoa eta kontzertuetan gehien interpretatzen direnetakoa.
Kontzertuaren oinarria Ama Birjina Sortzez Garbiaren ohorezko Meza izango da, eta autore berak Ama Birjinari eskainitako beste obra batzuk ere entzungo dira, hala nola, Gabonetako Bijilia, Ave Maria, Ave verum corpus eta Salve Regina.
|