"Abertzaleen Euskadi Abestaldi" CDaren aurkezpena

Disko berria
Abenduaren 15ean, Biotz Alai abesbatzak “Abertzaleen Euskadi Abestaldia” izeneko CD berriaren aurkezpen ofiziala egingo du. CDan, abesbatzak 1976. urtean egin zuen grabaketa (euskal ereserki eta abesti aberrikoiak) eta duela gutxi grabatu dituzten hiru abesti berri jasotzen dira. Diskoan, urte hartan Euskadiko herrietako jai guztietan entzuten ziren abestiak biltzen dira, are gehiago, jende askok disko horri esker ikasi zituen abesti horiek. Eusko ereserkia, Eusko gudariak, Batasuna, Jaiki-jaiki eta beste hainbat abesti biltzen dira bertan. Abestiak grabaketa zaharretik hartu dira; hau da, 1976. urtean grabatu zen diskoaren jatorrizko soinua du CDak, baina lan hau osatzeko asmoz egungo abesbatzak hiru abesti berri eta erabat abertzaleak grabatu ditu: Euskalerriko, Ara nun diran eta Anaiak gara.
CDaren aurkezpena
Igeretxe hotelaren aretoan egingo da eta bertan izango dira agintari batzuk, ordezkari politikoak, abesbatzako abeslari ohiak eta Biotz Alai abesbatzaren hurbileko pertsonak.
Disconor-ek banatuko du CDa, eta abenduaren
15etik aurrera egongo da salgai; beraz, 2005eko Olentzero egunerako opari ederra izan daiteke
|