Josu Soldevilla UK aldizkarian
2009/10/06
Jaiotzez
orduñarra da eta bizitokia Bilbon du: hala ere,
urtarriletik Getxoko abesbatza mitikoena zuzentzen du
Josu Soldevillak. Musikagaz estu lotutako bizitza
izan da berea; zortzi urte zituela hasi zen arpegio,
sostenutu eta bemolakaz jolasten eta ordutik
konpositore, abesbatza zuzendari, organo jotzaile,
musika irakasle eta bakarlari moduan ibili da:
"Musika
barruan daroat". Orain hiru urte, Biotz
Alaigaz behar egiteko aukera eman zioten:
"Orkestraz
lagundutako muntaia zuzentzeko proposamena luzatu
zidaten. Oso gustura gelditu ziren eta horregatik
etorri da gainontzekoa". Lan gogorra egiten ari
da: "Eurek pentsatzen
zutena baino gogorragoa kasu batzuetan; ariketak
egiten ditugu: arnasketa, bokalizazioa... Horren
guztiaren garrantziagaz jabetzen ari dira. Uzten
didaten neurrian, hobera egin gura
dut". Soldevillak argi dauka
Biotz Alai abesbatza baino gehiago dela
getxoztarrentzat: . "Harreman hori
gazteak erakartzeko erabili behar dela uste du:
"Etorkizuna dira eta abesbatza bizirik mantendu gura
badugu euren beharra daukagu". Gazteak, horra
proposamena!
|
