ALGORTAKO BARIKO SAN NIKOLASEKO ORGANOAREN HISTORIA LABURRA

Merklin organoa da, “Manufacture de Grandes Orgues J.Merklin& Cie” enpresa ospetsuarena.
Enpresa hau Europako garrantzitsuenetako bat izan zen XIX. mendearen bigarren erdialdean, eta “J.Merklin-Schütze et Cie.” enpresatik dator, J.Merklinek 1853an sortua. Merklinek aitari, Franz Joseph Merklin organista, ikasi zion lanbidea.
Haren organoek arrakasta itzela izan zuten, egin zuen organo mordoak erakusten duenez, batez ere Frantzian eta Belgikan. Geroago, Espainian, Murtziako katedralekoa egin zuen.
1978an Joseph Gutschenritter berarekin lanean hasi zen. Laster tailerreko buru bihurtu zen, eta 1898. urtean, famili arazo batzuengatik, J.Merklinek negozioa Gutschenritteri traspasatu zion. Euskal Herrian dauden Merklin markako organo gehienak berak eraiki zituen, hala nola, Andoaingoa, Azkoitikoa, Errezilgoa eta Algortakoa.
1907ko maiatzaren 21eko idazki baten bidez, Gutschenritterek Sebastián Aldalurri, Azkoitiko apaiza, adierazi zion Algortako organoaren kontratua sinatu zela, 1908. urtearen hasieran eramango zutela, eta 28.500 pezeta balio zuela. Jose Antonio de Uriarte Sustacha jaunak San Nikolas parrokiari oparituko zion.
2008ko maiatzaren 25eko beste idazki baten bidez, organo-egileak Aldalurri esan zion Algortako organoa hamar egun lehenago irten zela bere tailerretatik eta langileak plazan zeudela organoa muntatzen hasteko. Esan zuen parrokiako abadeak eta erosleak, organoaren soinu bikaina entzutean, garrantzia kenduko ziotela organoa berandu ekartzeari, eta harro sentituko zirela.
San Nikolaseko koruko hormetako batean, harrian testu bat dago grabaturik: “Ańo 1908.
Para perpetuar la memoria de D. Jose Antonio de Uriarte Sustacha.La Junta de Fábrica”
|