Biotz Alai abesbatzaren kontzuertuen bira Katalunian barrena

Biotz Alai abesbatzak datorren uztailean hainbat kontzertu egingo ditu Kataluniako zenbait tokitan. Kontzertuak uztailaren 13tik 20ra bitartean izango dira, egun horietan abesbatzak Kataluniara egingo duen bidaian.
Abesbatzak 40 kiderekin eta hainbat laguntzailerekin batera bidaiatuko du, guztira ia ehun lagun. Uztailaren 13an Cambrils herrira joango da eta bertan egoitza jarriko du inguruan dituen kontzertuei begira.
Aurreneko kontzertua uztailaren 14an izango da Salouko Teatre Auditori-n. 2003. urtean eraikitako Biltzar eta Erakusketetako Jauregi ederra da, auditorio aparta duena.
Uztailaren 16an, Karmengo Andre Mariaren jaian, Biotz Alai abesbatza Montserrateko Monasteriora joango da, eta bertan emanaldia eskainiko du Morenetako kamerinoaren aurrean. Emanaldi honetan polifonia erlijiosoko hainbat obra interpretatuko ditu.
Kontzertu hauetako azkena uztailaren 19an egingo da Iglesia Nova de San Carlos de la Rápita izenekoan, eta Algortara itzuliko dira uztailaren 20an.
|