Santa Agedaren bespera

Ohikoa denez, Algortako Biotz Alai abesbatza otsailaren lauan Algortako kaletatik ibiliko da Santa Agedako ohiko koplak abesten. Gure koroa kalean egongo da 19:30etatik 22:30ak arte, eta gure herrian hainbesteko tradizioa duen martiri santuari eskainiz, kanta horren bi bertsio abestuko ditu. Biotz Alai abesbatzak, horrela berriro ere, Algortako jarraitzaileekin gure herrian antzinatik erroturik dagoen ohitura konpartitu nahi du.
|