Abesbatzaren hurrengo emanaldiak

Biotz Alai abesbatzak, Getxoko Habaneren eta Itsas Kanten Jaialdian arrakasta handiz parte hartu zuen. Areetako Xake Plazan jarritako karparako 2.200 sarrerak agortu egin ziren. Arrakasta horren ondoren, datorren igandean (hilak 21) Iratxeko Monasterioko VI. Udazkeneko Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko du, Nafarroan. Iraileko igande guztietan ospatzen da, aipatutako monasterioan. Abesbatzak polifonia erlijiosoko lanak eta euskal eta nazioarteko folkloreko herri kantak abestuko ditu.
Urriaren 2an eta 3an, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren abonu denboraldia irekitzearekin batera, Biotz Alai abesbatzak, Donostiako Easo Abesbatzarekin, Gasteizko Araba Abesbatzarekin eta Iruñeko Ahots Grabeen Abesbatzarekin batera, BOSekin, Günter Neuhold zuzendari titular berriaren zuzendaritza pean, Cherubiniren ahots grabeentzako ”re” txikiko requiema abestuko du.
170 abeslari baino gehiago elkartuko dira Euskalduna Jauregiko eskenatokian, obra handi hau interpretatzeko. Egileak bere hiletan interpretatzeko idatzi zuen.
Obra hau Biotz Alaik lehenago ere kantatu du, Sestaoko Orfeoiarekin eta Deustoarrak abesbatzarekin hain zuzen ere, Urbano Ruiz Laordenen zuzendaritza pean eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin.
Requiemak bi emanaldi izango ditu, urriaren 2an eta 3an. Sarrerak Euskalduna jauregiko txarteldegietan daude salgai.
Urriaren 24an, Biotz alai abesbatzak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan abestuko du, Ondarreta abesbatzarekin eta Markinako abesbatzarekin, psoriasi gaitza duten pertsonen elkartearen alde.
|