Corpus Christi eguna
2007/06/04
Datorren
igandean, ekainak hamar, eliza katolikoak Corpus
Christi jaia, herritarren artean jairik errotuenetako
dena, ospatuko du. Arrantzaleen hainbat herri eta
portutan egiten diren ospakizunetan, oso tradizionala
da Algortako Portu Zaharrean, Etxetxuko plazan,
egiten dena. Jai hau eguerdiko hamabietan hasiko da.
Orduan meza egin eta Aldareko Sakramentua
bedeinkatuko da.
Ospakizun hau Biotz Alai abesbatzaren abestiek lagundu izan dute urte askotatik hona eta aurten ere Algortako abesbatzak meza lagunduko du.
Mezaren bukaeran, herri sardinada egingo da mezara joandako jendearekin, eta sardinez gozatu bitartean Biotz Alai abesbatzaren kantuek eguerdia igarotzen lagunduko dute.
Jai hau ezagutzera animatzen zaituztegu eta honezkero ezagutzen baduzue, badakigu bertan ikusiko dugula elkar.

|