Getxoko udaletxearen prentsa-oharra
Algortako Biotz Alai eta Areetako
Ondarreta abesbatzek, Getxoko Udalaren laguntzaz,
elkartasun kontzertu bi eskainiko dituzte eta bertan
bildutako diru guztia Haitira zuzenduko da.
Kontzertuak ostiralean, hilaren 12an, Romoko San Jose
parrokian, 20:15ean, eta larunbatean, hilaren 13an,
20:00etan, Algortako Bariko San Nikolas elizan izango
dira.
Getxoko alkateak, Imanol Landak, eskainitako
prentsaurrekoan aitortu du ekimen hau dela eta harro
dagoela “askotan, udalerrian, hainbat eta
hainbat elkartek duten konpromisoaren adibide garbia
delako. Getxoko Udalak 6.000 euroko premiazko
diru-laguntza onartu du jada, Eudelen bitartez
bideratuko dena, baina ekimen hau, agian, are
garratzitsuagoa da herritik sortu delako, udalerrian
ezagunenetarikoak eta adierazgarrienetakoak diren bi
abesbatzetik, hain zuzen. Horrek getxoztarrek besteen
sufrimenduaren aurrean duten konzientzia eta izaera
solidarioa adierazten du”.
Biotz Alairen presidenteak, Txema Batarritak, eta
Ondarretarenak, Pablo-Diaz Guardaminok
Ere, beren ilusioa adierazi dute ekimen honen
aurrean, euren esanetan, orain arte oso harrera ona
izan baitu (izan ere, hasi dira dohaintzak jasotzen
euren egoitzatan). Halaber, argi utzi nahi izan dute
abesbatzak lagunak direla, bien artean oso harreman
ona dagoela eta ziurrenera, etorkizunean, elkarlaneko
beste ekimen batzuetan ikusi ahal izango direla.
Kontzertuek elkarrekin egingo dute, hau da,
biek abestuko dute bi kontzertutan eta biek abestuko
dute erlijio pieza batzuk eta euren errepertorioetako
herriko abestirik ezagunenak.
Abesbatza bakoitzak 1.000€
ipiniko ditu ekimen honetarako eta jasoko duten diru
guztia Nazioarteko Caritas elkarteari emango diote.
Halaber, kontu korrontea zabaldu da BBKn dohaintza
eman nahi duten guztientzat. Honako izenean:
“Coro Biotz
Alai. Ondarreta-Biotz Alai pro Haiti”
2095 002200 9110331024.
Nazioen Batasuna Elkarteak Caritasi Pétionville
Country Club izeneko kanpamenduaren kudeaketa egotzi
dio. Bertan, egunez 20.000 pertsona hartzen dituzte
eta 50.000 gauez. Elkarte horrek 32 eleiz sare eta 58
apaiz jarri ditu martxan Haitin. Haiek
elkartasun-laguntza behar handiagoa dutenei emango
dietela
bermatuko dute.
(*) Adierazpenak eta argazkiak eskuratzeko:
http://www.getxo.net/prensa.
Pasa-hitza:
fotosycortes
Ohar honen hedapena eskatzen dizuegu.Aldez aurretik,beti eskaintzen diguzuen arreta eskertzen dizuegu. Begirunez.
