MANUEL GAINZA Y PLAZAOLA
Tolosan jaio zen (Gipuzkoa) eta
musikako ikasketak egin zituen Felipe Gorritirekin, eta
ondoren Eduardo Mokoroarekin Donostiako Musika Ikastegian,
azken honetan beka irabazi zuen bere ikasketak luzatzeko.
Musikako Bandaren zuzendaria izan zen eta Sestao, Gorliz,
Gernika eta Getxokoak zuzendu zituen, azken hau 1943.
urtean hil zen arte.
Sestaon, Musikako banda eta bere parrokiako organoaren aldi
berean, “Trabajo y Cultura” Orfeoia eta
dagoeneko bukatuta dagoen “Sociedad Coral de
Portugalete” ere zuzendu zituen 1906. eta 1907.
urteetan zehar.
Getxora iritsitakoan, eta bertan Udal Musika Bandaz
arduratu zen 1919. urtean, 1923an “Sociedad Coral de
Guecho” izenekoa, ondoren Biotz Alai Abesbatza
deituko dena. Abesbatzekiko zuen zaletasuna edukita ere,
txistu, banda eta orkestrarako bere konposizioen artean ez
da abesbatzako lanik ezagutzen.
ANGEL DE URIGÜEN
Durangokoa, apaiz-deiera
jarraitu zuen eta Bariko San Nikolas parrokiara (Algorta)
bidali zutenean aipatutako parrokiako organoaz arduratu
zen.
Getxoko Abesbatza Elkarteko kide baroiekin batera, ahots
baxuen abesbatza berregituratu zuen eta abesbatza misto
bihurtu zuen, eta honek bere zuzendaritzapean Biotz Alai
abesbatza izena hartu zuen, izen hau egun dagoena izanik.
Abesbatza honek, parrokiako musikako beharrizanez
arduratzeaz gainera, hainbat kontzertu eman zituen
udalerriaren barruan, horietako batzuk Musikako Udal
Bandarekin batera
Getxon jaioa eta
oraingo Biotz Alai Abesbatzaren aurrekaria izan zen
“Sociedad Coral de Guecho” izenekoaren
sortzailearen semea. Musikako ikasketak bere aitarekin egin
zituen, eta honek bere urratsei jarraitzeko nahia zuen,
horregatik, solfeo, piano, harmonia, kontrapuntu,
instrumentazio,... eta abarren ikasketak egin zituen.
Bere zaintzailearen heriotza goiztiarrak norabidez
aldatzera eraman zuen, halere, 1966an, musikako
sustraietara itzulita, Biotz Alai Abesbatza berriro fundatu
zuen, oraingoan ahots baxuen abesbatza berriro bihurtuta,
eta bere zuzendaritzaz arduratu zen 1988. urtea arte, izan
ere, urte horretan abesbatzaren zuzendaritza Javier
Oyarzabali utzi behar izan zion osasun arazoengatik.
Bere
zuzendaritzapean abesbatzak arrakasta handiak izan zituen
estatuan zein atzerrian, eta irabazle izan zen abesbatzen
lehiaketa ugaritan eta sari handiak eskuratu zituen Europa
osoko alarde eta jaialdietan.
Gaur egun, Algortako Bariko San Nikolas parrokiako
emakumeen abesbatza zuzentzen du, eta eliza honetako
bertako organoa ere jotzen du.
Algortan (Getxo) jaio zen
1962ko abenduaren 3an, sustrai musikal handiko familian.
Musika hastapenak bere amaren eskutik, karrerako
pianista, jaso ondoren, ikasketak Juan Crisostomo de
Arriaga Kontserbatorio bizkaitarrean hasi zituen musika
ikasketak 6 urterekin; bertan solfeo, piano, gitarra eta
armonia ikasketetan nota bikainak lortu
zituen.
1983an 21 urterekin, eta
Ingeniaritza Industrial ikasketak egin bitarteko
parentesiaren ondoren, bere musika karrera hartu zuen
berriro, bere jaioterriko ahots handien laguntzaile modura
eskaini zituen hainbat piano kontzerturekin: Santos Ariño,
Jose Antonio Urdiain, besteak beste.
Azkenik,
Biotz Alai Abesbatzan 1980 urtean sartu zen, eta 1988an
zuzendari lekua hartu zuen ordura arte postu horretan izan
zen Juan Jose Gainza
jauna ordezkatu