Biotz Alai Abesbatzak, bere 80 urtetik gorako jardunean, kide mordoa izan du berekin. Haien lanari eta ahotsei esker, Biotz Alai Euskal Herriko abesbatzarik herrikoi eta onenetakoen artean egon da beti. Abesbatzako kideek konpromiso handia dute abesbatzarekin, entseguekin, kantaldiekin, birekin, etab. Eskatzen zaien denbora, bada, etxekoei, aisialdiari etab kentzen diete. Horregatik, beti pentsatzen dugu abesbatza, finean, familia handi bat dela. Gutako bakoitzaren familiek, halaber, abesbatzaren jardueretan parte hartzen dute, guri lagunduz; ez daukagu hitz nahikorik abesbatzari ematen dioten laguntza eta ulermena eskertzeko.
Orain, abesbatzako kideen izenak aipatuko ditugu, haien aitzindariek Biotz Alairengana erakutsi zituzten zaletasun eta maitasunaren oinordekoak. Abesbatzako kide ohien artetik, gurean itzal berezia utzi zuten batzuek. Hauen artean, Iñaki Urrutia Gorordorekin hasi behar dugu. Iñaki abesbatza sortu zenetik (1923. urtetik) 90eko hamarkadako bukaerara arte egon da abesbatzan; laurogeita hamar urte baino gehiagorekin utzi zuen abesbatza beraz. Iñakik bere kantari-urteetan abesbatzak kantatzen zituen partitura guztien kopiak egin zituen, maisutasun handiz, ezagutzen zuten guztiak zur eta lur utziz. Partituren kopiak Eresbilen artxiboan daude, behar dituen jendearen esku. Zubizarreta anaiak ere gogoan ditugu: haietako lauk abesbatzako uniformeak jantzi zituzten (batek segitzen du). Beste kide batzuek ere arrasto nabarmena utzi digute abesbatzan, eta lokalean euren ahots eta pasadizoen oihartzuna betiko geratuko da: Enrique Aguirre, Eloy Batiz, Karmel Ariño eta bere ahots baxu sendoa, Iñaki Lores, Santi Uria eta aipatu ezin ditugun beste asko, baina behin betiko Biotz Alairen oroimenean daramatzagunak.
Gaur egun, ahots hauek dira Biotz Alai osatzen dutenak:
- 1. tenorrak

Agirre, Xabier
Alboniga, Esteban
Aldama, Goio
Aranburu, Aitor
Bilbao, José
Erkoreka, Jose Luis
San Nicolás, Carlos
Telletxea, Jon
Urretxa, Jesús
Urrutia, Gorka - 2. tenorrak

Aguado, Alberto
Batiz, Gaizka
Crespo, Toño
Enzunza, Jesús Mari
Gómez, Alfredo
Lacambra, Salvador
Landa, Joseba
Ormaza, Jesús
Porset, Mario
Suances, Juanjo
Zárate, Iñaki - Baritonoak

Argote, Josu
Báez, Koldo
Berasaluce, Txema
Blanco, Ibon
Burón, Santiago
Churruca, Ignacio
Goikoetxea, Arturo
Maza, Rafel
Mendiguren, Jose Luis
Pérez, Julio
Unibaso, Iñaki - Baxuak

Álvarez, Fernando
Argarate, Juanra
Batarrita, Txema
Cabada, Jose Ramón
García Erauskin, Gorka
Izarra, Andrés
Lores, Gotzon
Mongelos, Xabier
Torrontegi, Guillermo
Urrutia, Javier
Zubeldia, Josean
